Eusko Jaurlaritzako Aurrekontu sailburuordea izango da Hernando Lacalle abiatu berri den legealdian. Politikari laudioarra aurrekontu zuzendaria izan da orain arte, eta izendapen berriarekin ardura gehiago izango ditu.
Pedro Azpiazu Sailburuaren aginduetara egongo da, eta aurrekontuen sorrera eta jarraipena izango du zeregin nagusi.
Betebehar hori oso konplexua izango da, COVID-19ak sortutako osasun eta ekonomia krisia erantzun beharko diolako. Ildo horretan, Azpiazuk ohartarazi du “oso urte gogorrak” datozela.
Lacallek ekonomia ikasketak egin zituen eta ibilbide oparo eta luzea egin du politikan. Laudioko alkateordea eta zinegotzia izan zen hainbat legealditan, eta Vital Kutxako bigarren presidenteordea izan zen 2010 et 2012 urteen artean.
2017. urtean “Denokinn kasuagatik” epaitua izateko zorian egon zen, baina epaileak bertan behera utzi zuen laudioarraren aurkako akusazioa, oinarririk ez zuela eta froga nahikorik ez zeudela argudiatuta.