Euskaraldiko aurkezpena egin dute, Ahobizi, Belarriprest eta Ariguneak ugaritzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 18a, 20:28

Euskaraldiko aurkezpena egin dute gaur 19:00etan Lamuza parkean. Arigune izateko erronka luzatu diete, besteak beste, herriko eragileei.

Ahobizi eta Belarriprestez gain, Ariguneak izango dira Euskaraldiaren aurtengo erronka. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da nazio ariketa, eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideak burubelarri ari dira Euskaraldiko Batzordeak eratzen dagoeneko.

Barne eta kanpo ariguneak nobedade

Gaur, esaterako, Laudion aurkezpena egin dute elkarteentzat. Hala, elkarte eta tokiko talde, komertzio zein enpresei arigune bilakatzeko gonbita luzatu diete. Barne ariguneak eta kanpo ariguneak egongo dira aurtengo dinamikan. Barne ariguneetan ohiko funtzionamendurako taldeak kokatu dituzte (lan-taldeak, asanbladak, kirol edo kultur taldeak eta abar), eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, taldearen %80 egon beharko da prest Ahobizi edo Belarriprest modura ariketan parte hartzeko. Kanpo Ariguneetan, aldiz, herritarrekiko harremanak euskaraz egiteko modua bermatu beharko da, espazio horietan beti ziurtatu beharko da Ahobizi edo Belarriprest bat dagoela gutxienez. 

Ariguneen izen-ematerako azken eguna irailaren 27a izango da. Gerora iritsiko da Ahobizi zein Belarriprest gisa aritzeko txanda. Euskaraldiko Batzordeko kideek aurkezpenean adierazi dutenez, 16 urtetik gorakoak soilik apuntatu ahalko dira, eta beharrezkoa izango da www.euskaraldia.eus atarian erregistratzea.

Euskaraldiak dirauen bitartean -azaroaren 20tik abenduaren 4ra- txapak edo identifikagarriak banatuko dira. Tokian toki zehaztuko dira euskarrien entrega zitak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide