19:00etan jarri zuten Laudioko elkarteentzako hitzordua Lamuza plazan. Aire librean egin zuten ekitaldia, eta norbanako zein kolektiboetako kide ugari hurbildu ziren aurkezpenera. Izan ere, aurtengo ariketak Ariguneak ditu berrikuntza, "euskaraz lasai aritzeko espazioak".
Hala, barne edo kanpo Arigune moduan apuntatzeko epea irailaren 27an bukatuko da. Ahobizi eta Belarriprestek, aldiz, hilaren 24tik aurrera eman ahalko dute izena www.euskaraldia.eus webgunean.