AZKEN DATUAK

Atzo koronabirus kasu bakarra atzeman zuten Aiaraldean, Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko ira. 22a, 12:25

Laudion prestatutako gunea PCR probak egiteko. / Aiaraldea.eus

Asteburuan 6 positibo detektatu eta gero, Osakidetzak gaixo berri bakarra diagnostikatu zuen Aiaraldean.

Osakidetzak jakinarazi du egunero argitaratzen duen txostenean atzo positibo berri bakarra egon zela eskualde osoan, Laudion hain zuzen ere. Asteburuan 6 kasu agertu ziren eta aurreko astean batezbestekoak oso desorekatuak izan ziren: asteazkenean 10 gaixo berri aurkitu bazituzten, astelehenean bi besterik ez ziren izan.

Hortaz, biharko datuei erreparatu beharko zaie jakiteko azken egunetako emaitzek beheranzko joera ezartzen duten edo ez. EAEri dagokionez, atzo igandean baino 1.200 PCR proba gehiago egin ziren, 8.519, baina 70 positibo gutxiago agertu ziren. Guztia, 314 izan ziren.

Araban 52 kasu baieztatu ziren, Bizkaian 167 eta Gipuzkoan 87. Edonola ere, ratioak gora egin du azken egunotan eta ostiralean 0,89an egotetik 0,98ra heldu da EAEn.

Ospitaleratuak 286 dira eta horietako 55 zaintza intentsiboak behar dituzte.

Aiaraldean pandemia hasi zenetik gaur arte ondorengoak dira herrika COVID-19 birusak kaltetutako lagunak:

  • Laudio: 269
  • Amurrio: 177
  • Aiara: 76
  • Urduña: 68
  • Okondo: 11
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 36
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Aiaraldea: 671

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide