COVID-19aren probak egiteko behin behineko etxolak jarri dituzte Laudioko anbulatorioan eta datorren astean hasiko dira funtzionatzen

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 23a, 17:41

Datorren astean jarriko dituzte martxan Laudioko osasun zentroaren kanpoaldean jarritako behin behineko etxolak. Prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Laudioko Udaleko ordezkariek hori jakinarazteko, Galdakao ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) gerente den Jon Guajardorekin batera. 

Berez, bi obra uztartu dituzte. Alde batetik, anbulatorioko ibilgailuentzako bide berria inauguratu du Udalak, anbulantziek oinezkoen pasabidea moztu gabe aparkatzeko aukera izan dezaten. 27.992 euro bideratu dituzte horretara. Arabako Foru Aldundiak finantzatutako obra txikien programatik eskuratu dute dirua, agerraldian adierazi dutenez. 

Osakidetzak, bere aldetik, 70 metro koadroko azaleradun azpiegitura atondu du, hainbat etxolez osatutakoa. PCR probak egiteko eta COVID-19a duten edo izan dezaketen pertsonak artatzeko baliatuko dute espazioa, Guajardok jakinarazi duenez. Udalak ere lagundu du obran: eremua urbanizatzen, saneamendua jartzen eta lorezaintza lanak egiten. Beste 5.000 euro baliatu ditu tokiko erakundeak horretara.

Eremuahainbat gunetan banatuta dago: itxarongela eta komun bana, PCR probak egiteko 2 gela eta 3 kontsulta. Amurrioko osasun zentroan ere egokitu dute horrelako azpiegitura bat.

Datorren astetik aurrera bertan egingo dira koronabirusa detektatzeko probak bertan, osasun zentroaren barrura sartu gabe. Modu horretan, COVID-19a izan dezaketen eta gaixotasun hori ez dutenen arteko bereizketa egin ahalko da. 

Giza baliabideen inguruan galdetuta, Guajardok argitu du dauden kasu kopuruaren arabera langile gehiago edo gutxiago arituko direla lanean.

Amurrion ere

Hala ere, Amurrion horrelako espazio baten beharra ez da Laudion bezain handia, Osakidetzako arduradunak zehaztu duenez: "Amurrioko zentroa berriagoa da eta ez du horrenbesteko espazio arazorik".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide