Hainbat aldarri plazaratu dituzte, horietako batzuk aski ezagunak: gutxieneko pentsioa 1.080 eurotakoa izatea, sendagaiei ezarritako kopagoarekin amaitzea edota pobrezia energetikoarekin amaitzea, besteak beste.
Aiaraldean bulegoak dituzte finantza-entitateetan ere jarri dute fokua. Izan ere, eskualdeko sukurtsaletan eta kutxazainetan eskaintzen den zerbitzua geroz eta murritzagoa dela uste dute, eta horrek pertsona nagusiei eragiten diela nabarmendu. Hori “banku publiko bat” ez izatearen ondorio dela gaineratu dute pentsiodunek, “kasu horretan interes kolektiboa gailenduko litzateke”.
Gauzak hala, eskualdean eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetu eta arintzea eskatu diete finantza-erakundeei.
Argazkiak: Jose Mari Gutierrez