Atzo koronabirusaren 2 positibo egon ziren Aiaraldean, EAEn kopuruak gora egiten duen bitartean

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 16a, 13:07

Laudioko anbulatorioan COVID-19 gunea prestatu zuten barruan, kanpoko azpiegiturak lortu arte. / Aiaraldea.eus

Aiaraldean 2 positibo baino ez zituen atzeman Osakidetzak atzo. Biak izan ziren Laudion, baina asteazkenean baino gaixo bat gutxiago agertu zen.

Asteazkenean baino kutsatu gutxiago erregistratu zituen Osakidetzak Aiaraldean atzo. Zehazki, bi kasu baino ez ziren diagnostikatu, biak Laudion.

Eskualdeko egoerak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko datuekin,  azken 24 orduei dagokienez. Izan ere, 828 gaixo detektatu zituzten atzo, asteko zein aspaldiko markarik handiena. 

PCR proben kopurua handia izanda ere, 11.263, positiboak %7,4ra heldu ziren.

  Asteartea Asteazkena Osteguna
PCR 7.466 10.890 11.263
Positiboak 410 679 828
PCR positiboen % %5,5 %6,2 %7,4

Herrialdeka, pandemiako unerik gorenean dago orain Gipuzkoa, esaterako. Bizkaian ere datuak larritzeko modukoak dira. Araban, aldiz, lasaiagoa da egoera, itxialdian bizitakoarekin alderatuta:

  Ratioa

Kutsatuak

Araba 0,97 116
Bizkaia 1,17 329
Gipuzkoa 1,45 370

Adinei dagokionez, asteko egoerari eutsita 40 eta 64 urte bitarteko herritarren artean zabaltzen ari da gehien gaixotasuna:

Adina Kutsatuak (atzo)
0-18 119
19-39 263
40-64 295
65-79 84
+80 58

Atzo Zaintza Intentsiboko Unitateak gaixo bat gutxiagorekin bukatu zuen eguna: 50 lagun. Guztira 264 herritar daude ospitaleratuak, 9 gutxiago

Eskualdera itzulita, hauek dira pandemia hasi zenetik herri bakoitzean detektatu den positibo kopurua: 

  • Laudio: 297
  • Amurrio: 184
  • Aiara: 76
  • Urduña: 72
  • Okondo: 18
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 37
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 4
  • Aiaraldea: 720

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide