20. urteurrena ospatzeko logo bila dabil Laudioko Gaztetxea

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 6a, 07:00

2001. urtean ireki zen Laudioko Gaztetxea. / Aiaraldea.eus

Abenduaren 1era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea. 

Laudioko Gaztetxearen 20. urteurrena ospatzeko asmoa du gazte asanbladak datorren urtean, “Leinu berriak, iraultzen heziak!” lemapean. “2001ean hasitako bideak ekarri gaitu honaino, eta orain guri dagokigu oinordekotzan jaso dugun proiektu hau elikatzen jarraitzea”, azaldu dute sare sozialetan zabaldutako oharrean.

Burgesiak “askatasun politiko eta sozialak” suntsitu nahi dituela salatu dute , COVID-19aren pandemia baliatuz. Hori dela eta, “langileon kontrolpeko espazioak” indartzearen beharra jarri dute mahai gainean, espazio horiek beharrezkoak direlako “ofentsiba honi aurre egiteko eta langileon lan-baldintzen hobekuntzan antolatzeko”. 

Logo bila

Gauzak hala, urteurrena ospatzera batzeko gonbita luzatu diete herritarrei, eta lehen dinamika aurkeztu dute: urteurreneko logoa proposatzeko dinamika: “Urte osoan zehar gure iruditegian presente egongo den logoaren diseinua egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Zuen proposamenak jaso nahi ditugu horretarako”.

Abenduaren 1a izango da horretarako azken eguna. Ondorengo helbide elektronikora bidali behar dira proposamenak: laudiokogazteasanblada@gmail.com. 

Obretan

Gaztetxea itxita dago une honetan, Lamuza Parkeko eraikinak berritzeko obrak direla eta. Duela urtebete prentsaurrekoa egin zuten gazte asanbladako kideek, udalak obrak gaztetxea desalojatzeko baliatu nahi zituela salatzeko: 

Baina azkenean akordio lortu zuten asanbladako kideek udalarekin. Udal Gobernuak ziurtatu zuen Gazte Asanbladak Gaztetxea erabiltzen jarraitu ahalko zuela Kultura etxeko obrak amaitzen direnean.

Duela 19 urte ireki zen Laudioko Gaztetxea, herriko hainbat gazteren artean burututako auzolanei esker. Urte berean okupatu zen gaur egun Orbeko Etxea bezala ezagutzen den baserria. Bi gune autogestionatuek batera ospatu zuten 18. urteurrena, iaz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide