Sua piztu zen atzo gauean -21:30ak aldera- Aretako Lipmesa fabrika abandonatuaren kanpoaldean. Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu ziren eta egoera bideratzea lortu zuten.
Honakoa ez da fabrika horretan pizten den lehen sutea. 2017ko azaroan antzeko bi gertakari jazo ziren eraikinean:
Lantegiak zazpi urte daramatza hutsik, 2013an itxi baitzituen ateak, 1943. urtetik funtzionatzen egon eta gero. 140 beharginek lan egiten zuten bertan.
2015ean fabrika sinbolikoki okupatu zuten hainbat gaztek, "Aiaraldean lan, bizi eta ikasi" nahi zutela aldarrikatzeko: