Iñigo Martinez laudioarrak antzeztutako "Armugan" pelikulak bi sari pilatu ditu ibilbide eta aitortza artistikoetan. Oraingoan, "PÖFF Tallinn Black Nights Film Festival" jaialdian goraipatu dute filma. Zehazki, bi sari eman dizkiote. batetik, musika onenarena, Juanio Javierrek konposatutako bandari esker.
Iñigo Martinezen esanetan, zuribeltzean eginiko partitura da: "Hipnotikoa da, primeran osatzen du pelikularen animo egoera eta tonua, luzemetraiaren momentu poetikoak eta esanguratsuak modu bikainean josita".
Bestalde, Jo Sol zuzendariak epaimahaiaren sari ekumenikoa eskuratu du, zinemaren bidez eraikitako istorioari esker. "Pelikulak baieztatu egiten du gorputza ez dela ahula izpiritua indartsua denean, eta berau gorputzaren bidez sendotu daitekeela", aipatu du sare sozialetan laudioarrak.
Estoniako jaialdi horretan izan zen ikus-entzunezkoaren estreinaldia. Iñigo Martinez da aktore nagusia. Grabaketa prozesuaren nondik norakoak azaldu zituen, besteak beste, Aiaraldea Hedabidearekin izandako solasaldian (13:27 minututik aurrera).