Dozena bat lagun elkartu dira Aiaraldea Ekintzen Faktoriak deitutako lan egunean. Laudioko Abastos Plazan kokatutako Ekonomatuaren atonketa izan dute eginkizun, produktu berriei tokia egiteko. Hala, espazioa zabaldu, apal berriak jarri eta egoteko leku bat atondu dute.
Basalarrina euskal topagunea lokalean dago kokatuta Ekonomatuaren denda fisikoa. Tokiko 45 ekoizle baino gehiagoren produktuak daude bertan eskuragarri. Astelehenetik ostiralera 17.00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara ditu zabalik ateak; baita ostegun goizetan ere. Dena den, internet bidez ere saltzen dituzte produktuak, eta banaketa zerbitzua eskaintzen dute.
Ainhoa Garaio Segurolak Aiaraldea komunikabideko "Terrazeoan" saioan azaldu zituen proiektuaren nondik norakoak: