Laudioko Kultur Etxea eraberritzeko obren lehen fasea amaituta dagoen arren, lan guztiak bukatu arte ateak zabalduko ez dituela iragarri dute.
Obren lehenengo fasean Lamuza Parkeko Jauregiaren kanpoaldea zaharberritu dute, teilatuak konpondu eta altzairuzko hezurdura berriak jarri dituzte leihoetan; jauregiak XX. mendearen hasieran zuen itxura berreskuratzeko. Aldundiak 6 milioi euro gastatu ditu lan hauetan.
Hasi gabe dagoen obren bigarren fasean Kultur Etxearen barrualdea eraberrituko dute, eraikinen barruko irisgarritasuna hobetzeko. Proiektuaren bigarren fasearen erredakzioa oraindik hasi gabe dago.
Kultur Etxea itxita
Martxoan itxi zituen ateak Laudioko Kultur Etxeak COVID-19aren pandemia zela eta. Orain, Aldundiak obrak amaitu eta eraikinaren entrega egin arte Kultur Etxea itxita mantenduko duela ebatzi du udalak, dena ondo bidean, 2023. urtera arte.
Euskaltegia, KZ Gunea eta jatorriko etxea izango dira zabalduko diren eraikin bakarrak. Gainera, erakineko hornidura etengo du udalak.