Hiru txakur hil dira gutxienez Gardea auzoan, kale bazterrean jarritako pozoi baten ondorioz. Ertzaintzak jakinarazi du hiru salaketa jaso dituela, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute.
Gardean, pozoindutako haragi puxkak aurkitu dituzte. Analisien zain daude, txakurren aurka baliatutako pozoia zein izan den jakiteko. Baina, hainbat lekukoren arabera, oso pozoi indartsua da erabilitakoa.
Animalien aurkako eraso gehiago
Hainbatetan jaso dira etxeko animalien aurkako antzeko erasoak. 2018an Amukatu elkarteak, Laudioko Latiorro auzoan 2 katu pozoinduak izan zirela salatu zuen, eta katuetako bat hil egin zen.
Aurten, Urduñan, esparru publikoan utzitako zepo bat zapaltzeagatik odolustuta hil egin zen beste txakur bat.