Emakumeen Mundu Martxa, Aiaraldea zapi bidez lotzetik zubiak eraikitzera

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 28a, 09:04

Laudioko Mugimendu Feministak ere bat egin du deialdiarekin. / LMF

Martxoaren 6an bukatuko da ekimena Hendaia eta Irun arteko mugan. Bertan entregatuko dituzte Euskal Herri osoan bildutako zapiak eta mezuak; Laudioko Mugimendu Feministarena horien artean.

Bosgarren edizioa izango du aurten Emakumeen Mundu Martxak. "Zubi guztien gainetik mugarik ez! Transnazionalik ez!" lemapean, urriaren 17an abiatu zen Hendaian, eta martxoaren 6an amaituko da toki berean.

Besteak beste, arrazakeria, emakume migratzaileen egoerak edota transnazionalen aurkako borrokak landuko ditu. Horrez gain, dossier bat sortu dute herrietan lantzeko, www.emakumeenmundumartxa.eus webgunean eskura dagoena. Hala, Euskal Herriko hamaika txokotan burutu dituzte ekimenak. Aiaraldea ere zeharkatu zuen egitasmoak, Laudion izan baitziren otsailaren 22an.

"Transnazionalen botere korporatiboa eta mugen zein migrazio politiken kudeaketa arrazista eta koloniala bistaratu eta salatu nahi dugu", Garazi Goienetxea ordezkariak zehaztu duenez. Zentzu horretan, Europako ongizatearen "oinarri diren pribilegioak" identifikatzera gonbidatu dituzte bizilagunak, herritarren funtzio eta ardurez gogoeta egiteko xedearekin. 

Zubiak eta zapiak, ikur

"Ikur gisa zubiak eta zapiak erabiliko ditugu. Herri bakoitzak bere zapia sortu du, eta otsailaren 20tik 27ra jaso ditugu". Laudioko Mugimendu Feminista ere batu da ekimenera. "Kolonialismoari aurre egiteko beharraren aurrean, Laudioko Mugimendu Feministak herrian gaia lantzeko bideari ekingo dio", jakinarazi dute.

Martxoaren 7an hitzaldia antolatu dute munduko emakumeen egoera aztertzeko, eta Mundu Martxako kideek euren esperientzia eta gogoetak partekatuko dituzte lehen eskutik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide