Martxoaren 5ean Laudio Institutuko ikasle eta irakasleek zentroko leihoak mezu feministaz josi zituzten, aldarriak kaletik irakurriak izan daitezen. Ikastetxeko Hezkidetza Proiektuak Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatutako ekintzen barruan burutu zuten ekimena.
Martxoaren 8an beste bi ekintza gauzatuko dituzte. 8:15etan elkarretaratzea egingo dute ikasle eta langileek, soinean aldarri eta zapi moreak dituztela. 10:45ean, aldiz, ikasleek ikur feministaren mosaiko erraldoia osatuko dute jolastokian.