Arrakastatsua izan da Laudio Ikastolak gaur eginiko '10.000 kilometro baietz!' erronka. 1.500 pertsonek hartu dute parte euskararen aldeko egitasmoan, Zumalakarregi etorbideko punta batetik bestera 11.280 kilometro eginda guztira.
Goizeko bederatzietan abiatu dute ekimena, eta arratsaldeko zazpietan bota dute amaiera suziria. Eguerdian bildu da jende gehien, eguraldiak lagundu ez duen arren.
Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera, eta ekaineko jaia prestatzen hasiko direla aurreratu dute, lehenago ekimen xumeago batzuk ere egingo dituzten arren.