ARGAZKI GALERIA

Aiaraldeko enpleguaren defentsan ehunka lagun atera dira Laudioko kaleetara

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 22a, 12:40

Mobilizazioa egin dute gaur goizean Laudion, eskualdeko enpresa batzordeek deituta. Ehunka herritar elkartu dira Aiaraldeko enpleguaren defentsan eta Tubacexeko langileei elkartasuna adierazteko.

Eskualdeko zein eskualdetik kanpoko enpresa batzordeak elkartu dira gaur Tubacexeko langileekin elkartasunean eta Aiaraldeko enpleguaren defentsan egindako mobilizazioan. Herriko plazatik abiatu eta Tubacexera jo zuten ehunka lagunek. Bertan harrera beroa egin diete 40 egun greban bete dituzten beharginek. Ondoren, plazara itzuli dira berriz, herri osoa zeharkatu ostean. 

Klase batasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte antolatzaileek ekitaldiaren amaieran, eta Eusko Jaurlaritzak azken asteetan izandako jarrera kritikatu dute, besteak beste. 

Hurrengoak dira manifestazioko idazkia babestu duten enpresa batzordeak:

  • Autoglas OPCO Laudio
  • Guardian LLodio
  • Amurrio ferrocarril y equipos
  • Envases
  • Imegar
  • Amurrioko Udaleko batzordea
  • Supermercados Berriak
  • Maderas de Llodio
  • Montajes mecánicos Jauregui
  • Inauxa
  • Deguisa
  • Jez
  • Vidrala - Aiala vidrio
  • Tubos reunidos
  • Junta de personal Ayuntamiento Llodio
  • ITP - PCB
  • Laudio Ikastola

Ertzaintzak langileen aurka egin du arratsaldean

Arratsaldean, Amurrioko piketean, Ertzaintza langileen aurka oldartu da eta behargin bat lurrera bota du. Sortu Aiaraldeak gertatutakoa grabatu eta sare sozialen bidez salatu du. Bideoan bultzaka agertzen den polizia agente berak Aiaraldea Hedabideko kamara kolpatu izan du aurretik, eta kazetariak eta piketeak grabatzen zeuden herritarrak behin baino gehiagotan mehatxatu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide