Goiko postuetan dago Oihana Moya Munduko Nobull CrossFit Open Txapelketan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 1a, 07:00
Urteak daramatza Oihana Moya crossfita praktikatzen.

Hurrengo fasera igarotzea espero du kirolari laudioarrak, eta txapelketa presentzialera iristea du helburu. 

Goiko postuetan dago Oihana Moya Munduko Nobull CrossFit Open Txapelketan. Hiru proba egin ditu azken asteetan eta emaitza oparoak lortu ditu. “2. proban 5. postua lortu nuen munduko sailkapenean, 2. postua Europakoan eta lehena Espainiakoan”, azaldu du kirolari laudioarrak, “3. proban, aldiz, munduko 10 onenen artean geratu nintzen, 2. berriz Europakoen artean eta lehena Espainiakoen artean”. 

Gauzak hala, lehiaketaren hurrengo fasera igaroko da kirolari laudioarra. Apirilaren 8tik 12ra egingo dira norgehiagokak, eta ondoren hautatuko dira txapelketa presentzialera joango diren pertsonak.

Izan ere, orain arte lehiaketa modu telematikoan egin dute parte hartzaileek, egin beharreko ariketen bideoak bidalita. 

Moya pozik azaldu da orain arte lortutako emaitzarekin. “Ez nuen espero horren emaitzak onak izatea, eta horrek are gehiago motibatu nau”.

Hala ere, Aiaraldeko kirolariak zail ikusten du txapelketa presentzialera iristea, helburu hori duen arren. Kontuan hartu behar da 100.000 pertsona daudela parte hartzen guztira norgehiagokan, 22.000 inguru Europan. 

Dena dela, honakoa ez da Moya txapelketa horretan parte hartzen duen lehen aldia, iaz 8. geratu baitzen Espainiako Estatuko sailkapenean. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide