Babes Zibilak Tubacexeko grebalarien aldeko lehen zozketaren saria banatu du gaur

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 12a, 12:05

Sari banaketaren unea. / Aiaraldea.eus

Laudioko Babes Zibilak apirilaren 3an zozketatu zuen saski bat eta loteria, eta gaur jaso ditu sariak irabazleak.

Laudioko Babes Zibilak elkartasun zozketa antolatu zuen herriko hainbat dendarirekin batera, Tubacex enpresako grebalariak babesteko, eta gaur banatu du lehen saria. Mokka dendan egin dute, han egon baita ikusgai emandako saskia. Irabazlea Xcaret Estilismoko jabea izan da, berak erosi baitzuen bere negozioko txartel saritua. Antolatzaileek gogoratu dute apirilaren 17an beste zozketa bat egingo dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide