Laudioko Babes Zibilak elkartasun zozketa antolatu zuen herriko hainbat dendarirekin batera, Tubacex enpresako grebalariak babesteko, eta gaur banatu du lehen saria. Mokka dendan egin dute, han egon baita ikusgai emandako saskia. Irabazlea Xcaret Estilismoko jabea izan da, berak erosi baitzuen bere negozioko txartel saritua. Antolatzaileek gogoratu dute apirilaren 17an beste zozketa bat egingo dutela.