Azken aste eta egunetan ohikoa bilakatu da Renfek tren zerbitzuetan azken orduko murrizketak egitea. Atzo lau tren kendu zituzten Urduña eta Bilbo artean eta gaur arratsaldean, ohikoan baino sei gutxiago eskainiko dituzte.
Hauek dira bertan behera geratu diren bidaiak:
- 26576: 14:25ean Bilbo-Laudio
- 26581: 14:59ean Laudio-Bilbo
- 26610: 18:35ean Bilbo-Laudio
- 26615: 19:09ean Laudio-Bilbo
- 26622: 19:35ean Bilbo-Laudio
- 26627: 20:09ean Laudio-Bilbo
Murrizketek ez dute etenik tren zerbitzuan. Martxoan 30 zerbitzu baino gehiago utzi zituzten bertan behera. Renfe eta ADIF enpresetako ordezkariek behin baino gehiagotan salatu dute murrizketen atzean dagoena zerbitzua pribatizatzeko saiakera dela. CGT sindikatuaren arabera, enpresak nahita ari dira modu horretan jokatzen.
Murrizketez gain, matxurak ere ugaritu dira azken urteetan. Iragan astean, adibidez, sua piztu zen tren batean, frenoetako matxura baten ondorioz: