Guardian eta Autoglas lantegietako beharginek ekarpen ekonomikoa egin diote Tubacexeko elkartasun kutxari

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 19a, 16:05

Amurrioko eta Laudioko lantegietako piketeetan daude elkartasun kutxak, eta dohaintzak egiteko aukera du herritar orok. / Aiaraldea.eus

Laudioko bi lantegietako ordezkariak egon dira Tubacexeko fabrikako atarian, bildutako dirua emateko. Bihar berdina egingo dute Tubos Reunidoseko langileek.

Greba mugagabearen 68. eguna bete dute gaur Tubacexeko langileek. Duela aste batzuk jarri zuten abian elkartasun kutxa, greban zeuden beharginei laguntza ekonomikoa eskaintzeko eta Aiaraldeko herritar ugariren dohaintzak jaso dituzte dagoeneko.

Gaur Guardian eta Autoglas lantegietako enpresa batzordeetako kideak izan dira Laudioko Tubacex fabrikako atarian eta beharginen artean bildutako dirua utzi dute erresistentzia kutxan. Enpresa batzordeko kideek eskualdeko herritarrei luzatu diote elkartasun kutxan ekarpen ekonomikoa egiteko gonbita.

Bihar Tubos Reunidoseko langileek fabrikan bildutako 5.625 euroak sartuko dituzte kutxan. 10:45ean Eroskiko aparkalekuan elkartuko dira, eta Tubacexera joango dira bertatik.

Pentsiodunekin bat

Gainera, eguerdiko hamabietan Tubacexeko hainbat langile bertaratu dira Laudioko pentsiodunek Herriko plazan astelehenero egiten duten elkarretaratzera.

Erlazionatuak

#TubacexBorrokan: Erresistentzia kutxa

Aitor Aspuru Saez 2021 api 15 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide