San Prudentzio jaietako pregoilariak aukeratzeko “eredu parte-hartzailearen defentsa” egin du EAJk

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 22a, 06:00
Aiarako EAJko kideak, artxibo irudi batean. / EAJ

Aurrerantzean ere jai eredu ireki eta parte hartzailearen alde egiten jarraituko dutela nabarmendu dute jeltzaleek. 

Aiarako EAJk prentsa oharra plazaratu du udalak San Prudentzio jaien harira hartutako erabakiak defendatzeko. Jeltzaleek azaldu dutenez, tokiko erakundeak duela egun batzuk jakinarazi zuen jaiak bertan behera uzteko erabakia, COVID-19a dela eta. “Udalak erabaki du pertsona pilaketa handiak eragin ditzakeen eta birusa berriro agerraraztea eragin dezakeen edozein ekitaldi publiko saihestea. Ekitaldi horietako bat pregoiarekin eta dagokion txupinarekin jaiak irekitzean datza”.

Gauzak hala, EAJko kideek eskerrak eman dizkiete Tubacexeko enpresa batzordeei, pregoilari gisa parte hartzeari uko egiteagatik, “udalerriaren barruan elkarte egokiagoak egon daitezkeela iritzita”. Jeltzaleek euren “konpromiso eta babesa” helerazi nahi izan diete kaleratze prozesuan dauden 129 langileei, eta baita Valvospain enpresa itxi berriko beharginei ere. 

EAJko kideek eskerrak eman dizkiete Tubacexeko enpresa batzordeei, pregoilari gisa parte hartzeari uko egiteagatik, “udalerriaren barruan elkarte egokiagoak egon daitezkeela iritzita”

"Aiarako alderdi jeltzaletik gure auzokideei jakinarazi nahi diegu elkarte, erakunde eta elkarte guztiak babesten jarraituko dugula, baita Tubacexeko langileen batzordeak ere, ikusgarritasunari eta aintzatespen publikoari dagokionez”, ziurtatu dute, “era berean, herriaren bizitza soziokulturala suspertu dezaketen ekintzak bultzatzen saiatuko gara, pandemiaren bilakaerak eta zifrek ahalbidetzen duten neurrian ".

Aiarako EH Bilduk oharra plazaratu zuen iragan astean, aurtengo pregoia eta txupinazoa Tubacexeko langileen eta Aiaraldeko Greba Batzordearen esku uztea proposatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide