Antonio Oyarzabal pianojolearen azken lana bidea egiten ari da eta aipamen bikainak jaso ditu jadanik. Emakumezkoek konposatutako abestiak berreskuratu ditu laudioarrak La muse oubliée diskoan eta, adibidez, erreseina ederra izan du The Guardian egunkari britaniarrean. Fiona Maddoks musika kritikari ospetsuak idatzi du Oyarzabalen grabaketa oso polita eta orekatua dela eta gehiago entzuteko gogoekin utzi duela.
Adituak adierazi du laudioarrak erronka handia hartu duela bere gain, zalantzan jarrita emakumezkoak musikaren musa hutsak direnik. Halaber, goraipatu du Oyarzabalek egindako ikerketa lana. Laburbiltzeko, aiaraldearrak lana bere amari eskaini dionez, Maddoksen iritziz, ama "harro egon beharko litzateke".
Horrez gain, musikaria BBCn egon zen diskoa aurkezten eta Radio Nacionaleko La dársena saioan ere agertu zen martxoan. Kritika gehiago jaso ditu grabaketak, dena den.