Musikari oñatiarrak kontzertu bikoitza eskaini du Faktorian. Eguerdian eskaini du lehen emanaldia, eta arratsaldeko seietan bigarrena. Bere abesti mitikoenak taularatu ditu, bere kitarraren laguntza soilarekin.
Bihar, irekiera feminista
Bihar ere zabalik egongo dira Faktoriako ateak, Irekiera feminista egongo baita. Jaialdi ez-mistoa izango da, eta Kai Nakai arduratuko da erritmoa jartzeaz.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado Bañares