Faktoria musikazalez bete du Eñaut Elorrietak, bi aldiz jarraian

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 12a, 21:32

Txalo zaparrada artean agurtu dute ikusleek musikaria goizeko zein arratsaldeko emanaldietan. 

Kontzertu bikoitza eskaini du Eñaut Elorrietak gaur Faktorian. Bi emanaldiak -eguerdikoa eta arratsaldekoa- izan dira arrakastatsuak, sarrera guztiak saldu baitira. Publikoaren harrera beroa jaso du musikariak, txalo zaparrada ugari eskaini baitizkiote abestien artean. 

Bere bakarkako ibilbideko kantu ugari taularatu ditu Elorrietak, zenbait kantaren bertsioekin batera. 

Bihar, antzerkia

Bihar -ekainak 13, igandea- oso bestelako emanaldi batez gozatzeko aukera egongo da Faktorian. Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana tauilaratuko dute Irati Onaindia eta Aritz Bengoak. Mikel Ayllonek sortu du obraren gidoia, Pablo Ibarluzea aritu da zuzendari lanetan eta Igor Arzuagak jarri du musika. Sarrerak salgai daude oraindik Faktoria.eus atarian. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide