Aritz Bengoa eta Irati Onaindia aktoreak igo dira oholtzara. Mikel Ayllon dago obraren gidoiaren antzean. Pablo Ibarluzea arduratu da pieza zuzentzeaz eta Igor Arzuaga, aldiz, musika konposatzeaz.
Egun eguzkitsua izan den arren, dozenaka lagun animatu dira Faktorian obrarako berariaz prestatutako 'gela ilunera' sartzera.
Ondoren, Ayllonek solasaldia eskaini du bertaratutako guztientzat. Izan ere, antzezlana bere azken liburuko kontakizunetako batean dago oinarritua. Lan horren nondik norakoak azaldu ditu idazle laudioarrak.
'Elkar ezagutu genuen eguna' antzezlana igandean Faktorian. Bi pase eskaini dituzte Piszifaktoriako kideek pic.twitter.com/pphl6TBHJF
— Aiaraldea Ekintzen Faktoria (@EkintzaFaktoria) June 13, 2021