Nola eraiki daiteke komunitate euskaldun eta feminista bat? Galdera horri erantzuteko asmoz hitzaldia eskainiko dute bihar (ekainak 17) Lorea Agirre eta Idurre Eskizabelek Faktorian, 19:00etatik aurrera, Bor-bor Feminismo Faktoriaren eskutik.
Urteak daramatzate Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek euskararen eta feminismoaren arteko loturez hausnartzen. Hainbat hitzaldi eskaini dituzte Euskal Herrian barrena. 2017an, adibidez, Laudioko Gaztetxeko Jardunaldi Antikapitalistetan aritu ziren.
Iaz, aldiz, urrats bat gehiago eman zuten, urteetan zehar mamitutako ondoriozk plazaratu baitzituzten Trikua esnatu da liburuan. Lisipe argitaletxearekin plazaratu zuten lana, eta hori da Faktorian bihar aurkeztuko dutena.
Zuzenean ikusgai
Aiaraldea Komunikabideak zuzenean eskainiko du biharko hitzaldi osoa, Aiaraldea.eus atarian.