Duela ia bi urteko kontzertu hura ekarri zuten gogora musikariek atzo, eta eskerrak eman zieten emanaldi hura antolatu zutenei, Nafarroatik kanpo eman zuten lehen kontzertua izan baitzen.
Hasi da @ibilbedi taldearen kontzertua Faktorian pic.twitter.com/xdmlycJb2Z
— Aiaraldea Ekintzen Faktoria (@EkintzaFaktoria) June 19, 2021
Euren lehen diskoko kantak disko berrikoekin tartekatu zituzten kontzetuan zehar, eta berehala irabazi zuten publikoaren arreta eta konplizitatea. Txalo zaparrada artean bota zuten emanaldiari amaiera emateko bertsoa: "Bideak darrai, ta Ibil Bedi, mila esker Faktoria! Mila esker Faktoria!".