Kultur-sorkuntza azoka egingo dute, Laudion kultura “alerta gorrian” jarraitzen duela salatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 24a, 06:00
Maiatzean Lamuza parkean eginiko ekimenari jarraipena emango dio azokak. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 11n egingo dute ekimena, Aldai plazan. Kultura sortzaileekin harremanak jostea izango da ekimenaren xede nagusia. 

Maiatzaren 15ean ekimen bateratua egin zuten Laudioko Musika Bandak, Orbeko Etxeak, Gaztetxeak, Sorginlarrenek, Kirikiñok eta skate taldeak Lamuza parkean, Laudioko kultura “alerta gorrian” dagoela salatzeko. Hainbat jarduera antolatu zituzten parkean barrena, herriko kultura bizitza erabat murriztu dela salatzeko. Ekitaldiak antolatzeko udalak jarritako trabak jarri zituzten mahai gainean, besteak beste. 

Hilabetea baino gehiago igaro da ekimen sinboliko horretatik, baina antolatzaileak ez dira geldirik egon. Elkarren artean biltzen jarraitu dute, parkeko egitasmoan plazaratutako aldarriak zabaltzen jarraitzeko helburuarekin. 

Horri begira egingo dute bigarren ekintza publikoa iragarri dute jadanik: Kultur-sorkuntza azoka. Uztailaren 11n egingo dute, 10:30etatik 13:30etara, Aldai plazan.

Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezua bidalita edo 688 72 66 65 telefonora deituta. Kultura sortzaileekin harremana egitea izango da ekimenaren helburua, maiatzaren 14an plazaratutako aldarrikapenak jendarteratzen jarraitzeko. 

Batzar irekiak

Laudioko eragile eta norbanako orori luzatu diote herriko kulturaren aldeko mugimendu jaioberri honetan parte hartzeko gonbita.  “Ezagunak ditugu eragile eta norbanakoei zabaltzen diegu batzarretara bertaratzeko deia, baina jende ororentzat daude zabalik”, nabarmendu dute.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide