Josu Hernandez da munduko txapeldun berria Classic Bodybuilding diziplinan

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 12a, 19:30

Josu Hernandez Perugian eginiko munduko txapelketan. / J. H.

Italian jokatu da finala asteburuan eta laudioarrak bere kategorian lortu du garaipena.

Josu Hernandez laudioarra Classic Bodybuilding diziplinako txapeldun berria da. Perugian -Italia- erabaki da asteburuan titulua eta 175 zentimetrora arteko kategorian gailendu da kirolaria.

 

Horretara heltzeko, edonola ere, bide luzea egin izan behar du eta podium ugari zapaldu ditu aurretik. Finalerdietara heldu zen Marbellako IFBB Classic Physique trofeoan, 3. postuak lortu zituen Espainiako IFBB Classic Bodybuilding Kopan eta Classic Physique Kopan, 2. izan zen Arevalon lehiatutako Estatu Espainiarreko Iparraldeko Classic Physique txapelketan eta onena izan zen Espainiako WABBA Classic Bodybuilding Txapelketan.

 

Azken norgehiagoka horretan izandako garaipenari esker hautatua izan zen munduko WABBA txapelketan aritzeko, Classic Bodybuilding kategorian, 175 zentimetrora artekoa, hain zuzen. Horrez gain, beka jaso zuen.

 

Josu Hernandez lehiaketetara itzuli da 2021ean, 2019an atsedenaldia hartu ostean, eta Aiaraldea Hedabideari ziurtatu dio ezin dela alaiagoa egon: “Oso gogor lan egin ondoren eta asko borrokatu eta gero munduko txapeldunaren domina ekarri dut etxera!”.

 

Kirol mota hori oso ezaguna ez bada ere, Aiaraldean hainbat lagunek (Iñaki Martinezek, Raul Gastonek, Unai Solaunek, Ernesto Dominguezek edo Carlos Pinok, besteak beste) praktikatu dute eta domina ugari irabazi dituzte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide