18 koronabirus kasu berri topatu zituen osasun sistema publikoak atzo Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez.
Hau izan zen positiboen banaketa udalerrika:
Herri gehienetako ratioek gorazko joerari eutsi diote. Eremu gorrian daude Laudio eta Amurrio, baina alarma egoera bertan behera utzi zenetik, ez zaie neurri gehigarririk ezartzen egoera horretan dauden udalerriei.
Heriotzak
Txosten epidemiologikoaz gain, asteko buletin epidemiologikoa ere argitaratu du gaur Osakidetzak. Dokumentu horretan jaso dituzte pandemia hasi zenetik hona udalerri bakoitzean pilatu diren kasu kopuruak:
Horrez gain, osasun krisia hasi zenetik hona udalerri bakoitzean egondako hildako kopurua ere aipatu dute, nahiz eta ez den heriotza bakoitza noiz jazo zen zehazten: