20 COVID-19 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez.
Kasuen erdia Laudion topatu da, eta Amurrio, Artziniega, Aiara, Okondo eta Orozko artean banatu dira gainontzekoak.
Ratioak, berdin edo behera
Intzidentzia metatuaren tasek beherantz jo dute hiru udalerritan, eta berdin mantendu dira beste bostetan. Laudioko tasa igo da soilik.
Hala ere, datuak larritzeko modukoak izaten jarraitzen dute. Amurrio eta Laudio eremu gorrian jarraitzen dute eta beste udalerri batzuen tasak (Aiara edota Orozkokoak kasu) ere altuak dira.