25 koronabirus kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Laudion topatu ziren positibo gehienak, 13 guztira. Launa kasu jazo ziren Amurrio eta Urduñan eta bina, aldiz, Orozko eta Artziniegan:
EAEn guztira 9.429 test egin ziren atzo eta horietako 1.086k eman zuten positibo (%11,5ak, alegia).
Ratio gehienak, beherazko joeran
Kasu kopurua handia den arren, ratioek behera egiten jarraitu dute udalerri gehienetan. Laudio eta Orozkon soilik egin dute gora. Hala ere, Laudio eta Amurriok eremu gorrian jarraitzen dute:
Hildakorik ez
Ohiko txostenaz gain, asteko buletin epidemiologikoa ere plazaratu du Osakidetzak gaur. Bertako datuek arabera, ez da hildako gehiago egon eskualdean aste honetan. Hauek dira Aiaraldeak pilatu dituen kasu zein hildako kopuruak, pandemia hasi zenetik kontatuta: