Laudioko Udal Hiltegiaren itxiera

Herriko plazaraino eraman dute udal hiltegiaren itxieraren aurkako aldarria

Erredakzioa 2021ko abu. 5a, 22:00

Dozenaka lagun batu dira gaur "Hiltegia ez itxi" plataformak eginiko mobilizazioan. Gurutze gorriaren paretik abiatu dira eguerdiko hamabietan, eta Herriko plazara joan dira bertatik. Osteguneko merkatua baliatu dute Laudioko Udal Hiltegiaren itxieraren aurkako aldarria zabaltzeko.

Iragan astean eginiko asanblada informatiboan plazaratutako argudioak jarri dituzte gaur berriz mahai gainean, eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute. 

Argazkiak: Irati Serrano

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide