52 koronabirus kasu berri utzi ditu asteburuak Aiaraldean. Hala dio Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoak. Urduña da positibo gehien pilatu dituen udalerria, 16 guztira.
Hauek dira positiboen kopuruak udalerriz udalerri:
- Amurrio: Kasu 1 ostiralean, 5 larunbatean eta 7 igandean.
- Artziniega: Kasu 1 ostiralean eta 2 larunbatean.
- Aiara: Kasu bana ostiral eta igandean.
- Laudio: 7 kasu ostiralean, 4 larunbatean eta 2 igandean.
- Orozko: Kasu 1 ostiralean, 3 larunbatean eta beste bat igandean.
- Urduña: 10 kasu ostiralean, 4 larunbatean eta 2 igandean.
Intzidentzia metatuaren tasa
Kasu ugari detektatu diren arren, ratioek behera egin dute udalerri askotan (Amurrion, Aiaran, Laudion eta Okondon). Tasak berdin mantendu dira Arrankudiaga-Zollon, Orozkon eta Arakaldon. Artziniegan eta Urduñan, aldiz, gora egin dute.