11 koronabirus kasu berri topatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. 7 kasu Laudion topatu zituzten, 2 Amurrion eta bana Artziniega eta Urduñan.
EAEn 7.571 test egin ziren guztira atzo, eta horietako 687k eman zuten emaitza positiboa (%9,1).
Ratioak, behera
Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri gehienetan. Artziniegako ratioa handitu da soilik, eta Arakaldo eta Urduñakoak berdin mantendu dira.