32 koronabirus kasu berri utzi ditu asteburuak Aiaraldean, Osakidetzak gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Laudion izan da kasu gehien pilatu duen udalerria, 11 guztira.
Hau izan da kausen banaketa udalerrika eta egun bakoitzean:
Amurrio: 2 kasu ostiralean, 3 larunbatean eta 4 igandean.
- Artziniega: Kasu bana ostiralean eta igandean.
- Laudio: Launa kasu ostiral eta larunbatean eta 3 positibo igandean.
- Okondo: Kasu bakarra, ostiralean.
- Arrankudiaga: Hiru kasu igandean.
- Orozko: Kasu bana larunbat eta igandean.
- Urduña: Kasu bat ostiralean, bi kasu larunbatean eta beste kasu bat igandean.
Ratioak, behera udalerri gehienetan
Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri gehienetan. Artziniega, Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan egin du gora, eta berdin mantendu da Arakaldon, zeroan, alegia.