AZKEN DATUAK

10 COVID-19 kasu berri Aiaraldean eta hildako bat Amurrion

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 18a, 19:12

7 kasu topatu zituzten atzo Amurrion. / Aiaraldea.eus

Amurrion hildako berri bat egon da azken astean. Udalerri horretan topatu ziren atzo kasu gehienak: 7 guztira. Labik astebetez luzatu ditu orain arte indarrean egon diren neurriak. 

10 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Amurrio pilatu ziren kasu gehienak, 7 guztira. Aiara, Laudio eta Urduñan, aldiz, kasu bana topatu zuen osasun sistema publikoak. EAEn 7.361 test egin ziren atzo guztira (5.098 PCR eta 2.263 antigeno) eta horietako 748k eman zuten emaitza positiboa.

Ratioak, behera

Aste hasieran hasita beherazko joera mantendu egin da eskualdeko toki askotan. Laudio, Artziniega, Orozko eta Urduñako ratioak jaitsi dira. Amurrio da salbuespen nagusia: atzoko 7 positiboekin 561,47an kokatu da bertako intzidentzia metatuaren tasa, eta eremu gorrian jarraitzen du udalerriak. Aiarako ratioak ere egin du gora, 483,59an kokatuta. Laudio, ordea, atzo atera zen eremu gorritik, eta eremu horian sartu da gaur, bere ratioa 288,81ra murriztuta. Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko tasak berdin mantendu dira.

Hildako bat Amurrion

Asteroko buletin epidemiologikoa ere eguneratu du Osakidetzak gaur. Dokumentu horretan biltzen diren datuen arabera, Amurrion pertsona bat hil da azken astean koronabirusaren ondorioz.

Hemen ikusi daitezke pandemia hasi zenetik udalerri bakoitzean egondako hildakoen kopuruak:

Kasu kopuruak, aldiz, hauek dira pandemia hasi zenetik kontatuta: 

Neurri berdinak, astebete gehiago

Gaur goizean bildu da EAEko Babes Zibileko Planaren batzorde teknikoa (Labi), eta honakoa erabaki du: uztailaren 22tik indarrean dauden neurriak astebetez luzatzea, COVID-19aren kasuen beherazko joera finkatu arte. Datorren asteko ostegunean bilduko da berriz batzordea, egoera baloratu eta erabaki berriak hartzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide