11 COVID-19 kasu berri topatu zituen osasun sistema publikoak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Laudion 6 kasu detektatu ziren, 2 Amurrion eta bana Aiara, Okondo eta Urduñan.
EAEn 7.268 test egin ziren guztira atzo, 5.185 PCR eta 2.083 antigeno. Horietako 702k eman zuten emaitza positiboa.
Ratioak
Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri gehienetan. Okondon soilik igo da, eta berdin mantendu da Laudio eta Arakaldon.