Koronabirus kasuen beherazko joera mantendu egin da Aiaraldean. Hori ondorioztatu daiteke atzoko positiboen datuak ikusita. Osakidetzak 6 kasu berri detektatu zituen atzo eskualdean: 3 Laudion, 2 Amurrion eta 1 Orozkon.
EAEn 619 kasu berri topatu ziren guztira, 3.623 PCR eta 1.928 antigeno eginda.
Ratioak, berdin edo behera
Intzidentzia metatuaren tasak ere beherazko joera mantendu du eskualdean. Ratioak berdin mantendu ziren Artziniega, Aiara, Okondo, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon. Gainontzeko udalerrietan, aldiz, behera egin zuten.