Aurreko mobilizazioetako aldarri berdinak jarri dituzte mahai gainean. Hiltegiaren itxierak lehen sektorean eragin duen kaltea jarri dute mahai gainean, eta azpiegitura berriro irekitzea eskatu diote tokiko erakundeari, tokiko haragiaren ekoizpen eta kontsumoa ahalbidetzeko.
Uztailaren hasieran itxi zuen udalak hiltegia, kautelazko neurri gisa. Tokiko erakundeak azaldu zuen akatsak sumatu zituela hondakinen kudeaketa eta tratamenduan, eta horregatik erabaki zutela azpiegituraren jarduna behin behinean ixtea.