4 koronabirus kasu berri topatu zituen osasun sistema publikoak atzo Aiaraldean, laurak Amurrion. Horren ondorioz, gora egin du udalerri horretako intzidentzia metatuaren tasak, eta eremu gorrian jarraitzen du. Aiara, Okondo, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko ratioak berdin mantendu dira. Artziniega, Laudio eta Urduñakoak, aldiz, jaitsi egin dira.
EAEn 6.246 test egin zituen Osakidetzak atzo guztira (4.258 PCR eta 1.988 antigeno) eta horietako 505k eman zuten emaitza positiboa.