Duela zenbait aste Kulturlab 01 ekimena garatzeko lau edukiontzi jarri zituzten Laudioko Lamuza Parkean. Horren helburuak dira Laudioko Lamuza Parkeko espazioetan “kultura sortzaileak bultzatzea” eta “kultur eszenatoki berriak elkarlanean irudikatzea”.
Horretarako, hainbat ekintza egingo dituzte, eta hiru erakusketa egongo dira: Ander Perez Puellesena, Nerea Apodakarena eta Mederi Ferreño Goirigolzarrirena. Pasa den asteburuan izan zen lehenegoaren txanda.
Ander Perezen obra
Ostiralean inauguratu zuen bere obra, 20:00etan, Laudioko Lamuza Kultur Parkean. Artistarekin topaketa txiki bat egon zen, txakolinaren eta inguruan ekoitzitako zukuen inguruan. Bestalde, mokadutxo batekin erakusketa ikusteko aukera egon zen, eta berau prestatzeko lanak ezagutzeko eta parte hartzaileekin iritziak partekatzeko beta ere eskaini zuten.
Halaber, Nerea Apodakak irailaren 24, 25 eta 26an eskainiko du bere obra, eta Mederi Ferreñok urriaren 29, 30 eta 31n.