Omenaldia egin diote gaur eguerdian Iñaki Garcia Cruz “Witxi”-ri. Duela urtebete zendu zen Laudioko bizilaguna, eta hainbat senide eta lagun batu dira gaur Lamuza parkean bere oroitzeko. Hainbat pertsonek hartu dute parte ekitaldian: Txema Matanzas abokatua, Ruben Sanchez bertsolaria edota Kun Kun batukadako kideak, besteak beste.
Izan ere, Witsik hainbat kolektibo eta mugimendutan parte hartu zuen bere bizitzan zehar (Askapena, Jarrai gazte antolakundea, Gaztetxea...), eta hori ekarri nahi izan dute gogora.
Une Latzak eta Danba taldeetako kideek itxi dute ekitaldia. Ondoren, kalejira egin dute Zubiko Etxeraino, bertan baitzegoen kokatuta Gaztetxe zaharra. Mokadua hartu, bridisa egin eta talde argazkia atera dute bertan.