Esti Gorostiaga Uriartek Jose Mari Gutiérrez Angulo ordezkatuko du EH Bilduren udal taldean. Hala jakinarazi du talde politikoak gaur goizean bidalitako ohar baten bidez. Gutierrezek gaur egin dio uko bere karguari eta irailaren 27an egingo den Udal Osoko Bilkuran utziko dio ofizilaki zinegotzia izateari.
Zinegotzi berriari buruz, aldiz, honakoa adierazi dute: "Aretan jaio zen 1968an eta famili medikua da, osasun publikoan, Osakidetzan hain zuzen ere, aritzen dena. Euskal presoen osasun eskubideen defentsan aritzen diren hainbat elkarteetako (Jaiki Hadi, Osabideak) kidea ere bada".
Horrez gain, Pablo Gorostiaga alkate ohiaren alaba ere bada, eta Laudioko Kofradiaren historian abuztuko azken igandeko bazkarian egon zen lehen emakumea ere izan zen, bere aitaren ordezko gisa joanda.