Gaztea irratiak aurketztutako Daniel|a| transmedia proiektuaren websaileko azken atala grabatu zuten atzo Faktorian. Mikel Ayllonen ideia pantailara ekarri du Naroa Alberdi zuzendari azpeitiarrak. Igandean -irailak 26- plazaratuko dute websailaren lehenengo atala, eta ostiralerako guztiak egongo dira ikusgai.
Grabaketarekin bat eginez Sua taldeak eta Iholdi Beristainek kontzertu bana eskaini zuten faktorian, grabaketan parte hartu zuten guztientzako.
Gazteak streming bidez eskaini zituen kontzertuak, eta Faktorian grabatutako hainbat kanta sareratu ditu.
Sua taldearen Ordu beltzak abestia:
Iholdi Beristain Behin abestia: