David Perez Sañudo zinemagileak eta Marina Parés gidoilariak hartuko dute euren gain Los últimos románticos eleberriaren moldaketaren pisua. Txani Rodriguezen eleberriaren proiektua zinemara eramateko hautatu dituzte Irusoin eta La Claqueta ekoizleek.
Gazteak izanik ere, biek ospea lortu zuten zineman Ane filmari esker, 3 Goya sari irabazi baitzituzten 2020an. Horietako bi sarik antzezleen lanak aitortu zituzten. Hirugarrenak, aldiz, filmaren gidoia saritu zuen.
Horrek balio izan die kontratatuak izateko Cava dos fosas pelikula egiteko, Atresmediarako, hain zuzen. Egitasmo hori 2022an zinemara heltzea aurreikusi dute.
Printzipioz, filma hurrengo urtean grabatuko da eta bitartean idazle laudioarraren nobelak bere ibilbidea egiten jarraitzen du, nazioarteko itzulpenen bidez, besteak beste.