Kultur sorkuntza Aiaraldean

Turkian eta Italian argitaratuko dute Txani Rodriguezen 'Los últimos románticos' eleberria

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 11a, 07:42

Iaz argitaratu zuen eleberria Txani Rodriguezek. / Aiaraldea.eus

Eleberriak bere bizitza luzatzen jarraitzen du, filma bilakatuko baitu Irusoinek.

Txani Rodriguez idazle laudioarraren Los últimos románticos eleberriaren ibilbide arrakastatsuak ez du etenik. Abenduan zabaldu zuen Irusoin ekoiztetxeak filma egingo duela liburuarekin eta laster Turkian eta Italian egongo da eskuragarri testua. 

Zehazki, Dergah argitaletxeak hartuko du bere gain proiektua Ekialde Hurbilean. Rodriguezek nabarmendu du Turkiako argitaletxe ospetsuenen artean dagoela eta, printzipioz, abenduan egongo dela eleberria liburu dendetan. Italian, aldiz, Arkadiak itzuli eta inprimatuko du nobela.

Idazleak azaldu du "ezusteko oso atsegina" izan zela atzerriko editoreen interesaren berri izatea, eta azpimarratu du itzulpenek bizitza berria emango diotela eleberriari. Halaber, Txani Rodriguezek honakoa adierazi du: "kitzikagarria bezain arrotza da Laudion idatzi dudan liburua Ankaran, Milanen edo Roman egotea eskuragarri beste hizkuntzetan".

Iaz argitaratu zuen eleberria Rodriguezek eta arrakasta, eskualdean zein kanpoan, berehalakoa izan zen. Idazleak berak aitortu duenez, "poztasun handiak eta ugariak" eman dizkio eleberriak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide