Jendetza elkartu da Faktorian, Sugarren mende liburuaren aurkezpen ilustratuan. Lanak Euskal Herriak pairatutako sorgin ehizaren ikuspuntu integrala eskaintzea du helburu.
Asisko Urmeneta ilustratzailea eta Helena Xurio Zugarramurdiko ikerlariak burutu dute aurkezpena, eta sorgin ehizaren errepaso historikoa egin dute, garaiko testigantzak abiapuntutzat harturik.